top of page

‘Maitasun batalá’ talde erakusketa Aire Galerian, Bilbo, Bizkaia 2025

Artista partehartzaileak: Aitziber Akerreta, Ibai Maritxalar y Rosa Parma

Keinu txikiek egiten dute diferentzia, apartekoa instant nimiño batean gorpuzten da; Hori diote behintzat historia liburuek. Ikasitakoa soinean daramagula abiatzen gara fakultateko prestaketa akademikotik eta ondorengo guztia bakarrizketa soil bat bilakatzeko beldurrak lotzen duen berezko sormena da.

Hor gaude gu, erbeste plastifikatuaren betiko erresistentzian. Ezinezkoa da funanbulistaren gurpilari jarraitzea bizitzarekin estropezu egin gabe, gure parametroetatik hain aparteko antza duen bizitzarekin. Ezberdintasunak, bakoitzak jarraitu duen bidean zehar sortzen dugun aberastasunak eramaten gaitu Zollo kalezulora.

Naroaren trazo minimalista, Aitziberren natura izoztua, Rosaren keinu probokatzailea edo Ibairen espresio organikoa izan daitezke azkar eta motz gure lanak definitzeko moduak; Aire Galerian lurreratuko diren haize erauntsiak.

Harropuzkeria dirudi ezohikotasunari buruz hitz egiteak. Baina esperientzia partekatuez ari bagara, amankomuneko lekuetaz, maitasunaz hitz egiteko adina lehengai sortzen da. Artearekiko maitasuna, Fitok sortu behar saihestezinarekin kutsatu gintuen sentimendu hori. Maitasun Batala duela hogeita bost urte sortu eta gaur egun itzultzen dena da, gauza nahi ez duenak bezala.




Comments


Commenting on this post isn't available anymore. Contact the site owner for more info.

Jarri harremanetan.

Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 100% con recursos REACT UE, a través del Programa Operativo FSE 2014-2020 de Navarra, como parte de la respuesta de la Unión a la pandemia de COVID-19.

Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 100% con recursos REACT UE, a través del Programa Operativo FSE 2014-2020

© 2022 Naroa Armendariz Etxanizek sortua. Eskubide guztiak erreserbatuak

bottom of page